Dokumentuaren akzioak
Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren dantza ikuskizuna izango da Balmasedako La Encartada fbrika-museoan
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako MusEkintza jaialdiaren seigarren ikuskizuna izango da Matxalen Bilbao eta Natalia Garciak eskainiko duten Serenity Suite. Denboraren iragaitea du gaitzat obrak eta pieza osoa zeharkatzen du, "modu sotilean, grabitaterik gabe, nostalgiarik gabe".
Antolatzaileek jaso dutenez, "heldutasun artistiko handiko pieza da, bai bere idazkera koreografikoari dagokionez, bai interpretazioari dagokionez. Bien arteko ia hiru hamarkadako aldearekin Matxalen Bilbaok eta Natalia Garcíak dantza bezalako zerbait pertsonala partekatzen dute, asmorik gabe eta begirada ludiko batetik abiatuta espazio komun bat hartzen dute, non transmisioa denboraren joanaz hitz egiteko abiapuntu gisa agertzen den. Oso bikote hunkigarria, abstrakzioz nahastutako adierazkortasun oso diskretuarekin. Dantza eskuzabala, abegikorra eta oso soila aldi berean, funtsezkoenera doana eta zalapartarik gabe zabaltzen dena".
Ikuskizuna otsailaren 25ean izango da, larunbatean, La Encartada fabrika-museoan, 19:00etan. Ikuskizunera joateko aldez aurretik egin behar da erreserba La Encartada fabrika-museoan, 946 800 778 zenbakira deituta.
Dokumentuaren akzioak