Dokumentuaren akzioak
Mattin Etxebestek lortutako garaikurra udaletxean da
Mattin Etxebeste Sanzberro oiartzuarra azaroaren 12an txapela jantzita bueltatu zen Hondarribitik. Izan ere, bertako Itsas-Etxean Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusia jokatu zuten, gipuzkoar erakoa.
Txapelaz gain, Tomas Muruaren garaikurra jaso zuen. Dantzariaren herriko udaletxean gorde ohi dute urtebetez, hurrengo txapelketara arte.
Etxebesteri harrera egin diote udaletxean, eta Iosune Cousillas Kultura zinegotziak zorindu egin zuen Etxebeste. Cousillasek berak gogorarazi duenez, lau urte dira txapelketa sortu zenetik, eta urte horietan guztietan oiartzuar batek Muruaren garaikurra eraman du udaletxera.
Aurrekoetan ekitaldietan Katerin Artolak eraman izan du, baina hiru irabazi dituenez, jabetzan du. Etxebeste berak postu polita lortu zuen iazko txapelketan, hirugarren postuan geratu baitzen.
Dokumentuaren akzioak