Dokumentuaren akzioak
Mattin Etxebeste dantzariak irabazi du Elgoibarren XV. Aurresku txapelketa
Pasa den larunbatean, Elgoibarko Antzoki zaharrean antolatutako XV. Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa egin zen. Txapelketa hori Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan (3. saioa) eta XVII. Gazteen Soinu Zahar (Neskatxena) Ligaxkan (4. saioa) sartzen da, eta bertan Gipuzkoako eta Nafarroako dantzariek parte hartzen dute.
Ligaxkako saio horretan Haurtzaro Dantza taldeko Mattin Etxebeste Sanzberro dantzariak irabazi zuen lehen saria. Etxebesterentzat hirugarren saria da, izan ere Legazpin eta Beasainen irabazi du. Orain finalaren zain dago gaztea.
Dokumentuaren akzioak