Dokumentuaren akzioak
Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten
Haritz Euskal Dantzari Taldeko hainbat kide Zuberoan izan dira joan den asteburuan, Idauzeko herriak gonbidatuta. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko Johañe Etxebest-ek antolaturiko Maskatrük ekimenean parte hartu dute.
Haritz dantzari taldeko arduradunek azaldu dutenez, Maskatrük ekimenaren xedea, bi herrietako dantza taldeen arteko trukea egitea izan da. “Larunbatean dantza ikastaldia egin genuen eta igandean, bi taldeak elkarrekin Gamerera joan ginen Sohüta-Hokiko gazteen maskaradak ikustera”.
Zuberoan eginiko egonaldiaren ostean, Idauztarrak Elgoibarrera gonbidatzeko asmoa dutela jakinarazi du Haritzek. “Ez dugu lan makala haiek eskainitako harrera goxoa parekatzeko!”, esan dute. (Informazio osoagoa: dantzan.eus)
Dokumentuaren akzioak