Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maskaraden tradizioa gerturatu zuten Etxebestek eta Fernandez de Larrinoak

Dokumentuaren akzioak

Maskaraden tradizioa gerturatu zuten Etxebestek eta Fernandez de Larrinoak

Datorren udaberrian maskarada ekarri nahi da Aiztondora eta horren harira hitzaldia eskaini zuten Adunako Kultur astean Johañes Etxebeste zuberotarrak eta Kepa Fernandez de Larrinoa antropologo alkizarrak. Herriz herri dantzatzen den saioa da maskarada, urtero herri batek antolatzen duena. Normalean urtarrileko hirugarren igandean hasten da eta otsailean amaitu.
Egilea
Nuñez
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Aduna
Mota
Albistea
Data
2016/11/19
Lotura
Diario Vasco

Inauteri ospakizuna bada ere, herrien artean izaten den tentsioa eta borroka azpimarratu zuen Fernandez de Larrinoak, «erakutsi nahi baitute beraiek direla dantzari trebeenak», Etxebestek azaldu zuenez. Maskaradak bi motako pertsonaiak dituzte, gorriak eta beltzak. Gorriak dantza ikusgarrienak eskaintzen dituzte. Zamaltzaina, banderozaina, laboraria, kantiniersa dira pertsonaietako batzuk, Zuberoko dantza tradizionalen protagonista izateagatik ezagunak direnak. Beltzak, berriz, kanpotarren irudikapena dira eta gizartea kritikatzeko aukera dute, lelokeriak eginez.

Bestalde, frontoian eta plazan energiari buruzko erakusketa egon zen ikusgai arratsalde guztian. Usurbilgo lanbide eskolak eta Tolosaldea Garatzenek prestatutako erakusketak energia eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruzko informazioa helarazi zien gerturatu ziren herritarrei.

Gaur ikastaroa

Gaur goiz guztian, 9:00etatik 14:00etara garagardoa nola egin ikasteko ikastaroa eskainiko du Joxe Mari Sardon adituarekin Txulobi elkartean. Gainera, 12:30etik aurrera Aiztondoko kantujira taldearen emanaldia izango da.

Arratsaldean, berriz, haurrentzako jolasak hasiko dira 15:30ean. Frontoian puzgarriak, zezen mekanikoa, eta abar izango dira eta ondoren txokolate beroa banatuko da guztientzako. Gaueko 22:00etan 'Bitartean bidean' musika emanaldia izango da Elizan.

Etxebeste eta Fernandez de Larrinoa hitzaldia eskaintzen.

Etxebeste eta Fernandez de Larrinoa hitzaldia eskaintzen. / NÚÑEZ

Dokumentuaren akzioak