Dokumentuaren akzioak
Maskaraden bira otsailean abiatuko dute Zalgizeko gazteek
Maskarada berriz biziarazteko, bertako jendeek tradizioa eta modernismoa nahasten jakin izan dute eta pastoralarekin batera, maskaradak arrakasta handia ukaten ohi du Xiberoan eta orokorrean Euskal Herri osoan. Xiberoko maskarada ohitura horietan garrantzitsuena eta hobekien zaindua izan dena da.
Bi taldez osatzen da, alde batetik ongi jantziak diren gorriak zamalzain famatuarekin (erdi-gizon, erdi-zaldi) aurkitzen dira. Dantza maila ona eskatzen duten dantzak ematen dituzten gorriek. Beste aldetik, beltzak basatiagoak dira eta bortitzago eta lizunkiago dantzatzen dute.
Aurtengo maskaraden egutegia kasik osoki erabakia baldin bada, gazteek errepikatzen segitzen dute, otsailaren 2an prest izateko.
Egutegia
Otsailaren 2an : Zalgizen
Otsailaren 9an : Ahtarratzen
Otsailaren 16an : Ainharben
Martxoaren 2an : Altzurukun
Martxoaren 9an : Eskiulan
Martxoaren 16an : Idauze-Mendin
Martxoaren 23an : ez da oraindik erabakia
Martxoaren 30ean : Alozen
Apirilaren 6an : Hokin
Apirilaren13an : Altzain
Apirilaren 20an : Barkoxen
Apirilaren 27an : Urdinarben
Maiatzaren 4an : Gamare-Zihigan
Maiatzaren 10 edo 11an : Irurin
Dokumentuaren akzioak