Atharratze eta Alozeko gazteek hartu dute aurtengo maskaradak egiteko ardura. Lehen erakustaldia euren herrian egingo dute, urtarrilaren 16an, igandean, eta lau hilabetetan zehar makina bat herri bisitatuko dituzte. Azkena Gamere Zihiga izango da, bertan, apirilaren 17an maskarada garaia bukatuko da.
Hortaz Zuberoako hamabi herritan izango dira maskaradak aurten. Jakin nahi baduzue noiz eta non, adi honakoa egutegiari:
Urtarrilak 16 (igandea): Atharratze
Urtarrilak 22 (larunbata): Pagola
Urtarrilak 20 edo 30 (data zehazteko dago oraindik): Lexantzü
Otsailak 6 (igandea): Barkoxe edo Altzürükü
Otsailak 13 (igandea): Barkoxe edo Altzürükü
Otsailak 26 (larunbata): Santa Grazi
Martxoak 6 (igandea): Muskildi
Martxoak 12 (larunbata): Idauze
Martxoak 19 (larunbata): Ainharbe
Martxoak 26 (larunbata): Aloze
Apirilak 10 (igandea): Iruri
Apirilak 17 (igandea): Gamere-Zihiga
Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.