Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maskaradak ulertzeko argibideak eskaini zituen Johañe Etxebestek

Dokumentuaren akzioak

Maskaradak ulertzeko argibideak eskaini zituen Johañe Etxebestek

Larraulgo gazteek urteko argazki diaporama erakutsi ondoren, Johañe Etxebeste Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko kideak, Zuberoako maskaraden berri azaldu zuen atzo Larraulgo Kultur Astearen baitan, aurreko astean Adunakoan egin bezala:
Komunikabidea
Aiurri
Tokia
Larraul
Mota
Albistea
Data
2016/11/22
Lotura
Aiurri

Datorren udaberrian jokatuko dira maskaradak Aiztondon eta egun horri begira, maskaradaren ezaugarriak azaldu zituen atzo iluntzean Johañe Etxebeste maskarada nahiz pastoralen antolatzaile eta dantzariak, maskarada eskualdera iristen denean bailarako herritarrek festaren funtsa uler dezaten.

Zuberoako ihauteri herrikoiak dira maskaradak, udaberriaren berpiztea ospatzeko sinesmen zaharrekin lotutako antzinako ohitura eta festa.

Maskaradako pertsonaiak aurkeztu zituen batetik, Zuberoko maskarada egun bat nola gauzatzen den bestetik eta baita Zuberoako maskaradek beste lurralde batzuetako ihauteriekin, –Moldaviakoekin esaterako–, izan dezakeen lotura.

Ikastetxe eta dantza taldeekin harremanetan ari dira dagoeneko lanean antolatzaileak eta Aiztondoko herritarrak udaberriko maskaradan parte hartzera animatu zituzten hittzaldiaren amaieran. Johañe Etxebeste bera martxoan itzuliko da herritarrei maskaradako hainbat dantza erakustera.

 

Gaur Aiztondoko Denbora Bankuaren txanda izango da, 19:00etan kultur etxean.

Datozen egunetako egitaraua:

Azaroak 22, asteartea

19:00 Urteak martxan daramatzan Aiztondoko Denbora Bankuaren aurkezpena kultur etxean.

Azaroak 23, asteazkena

19:00 Jakoba Errekondoren hitzaldia eta Bizi Baratzea liburuaren aurkezpena kultur etxean.

Azaroak 24, osteguna

19:00 Arantzadiren eskutik, gure inguruan eratu zen Saseta defentsa lerroari buruzko hitzaldia. Hizlaria: Karlos Almorza.

Azaroak 25, ostirala

20:00 Putinen guardasola antzezlana San Esteban elizan. Aktoreak: Inaxio Tolosa eta Ramon Agirre.

Azaroak 26, larunbata

09:00 Urte hasieran hasitako Linuaren prozesuari amaiera emango zaio. Bertan, antzinako lanabesak eta linua lantzeko modua ikusgai izango dira.

18:00 Break Dance emanaldia eta ikastaroa Txino eta Neked-en eskutik.

Azaroak 27, igandea

11:30  Mendi ibilaldia plazatik abiatuta. PR-116 ibilbidea jarraituko da. Bidean Ibeltz burdinola, Txuringadi errota edota Sansonen harria ikusi eta auzolanean egindako zubietatik igaroko dira parte hartzaileak.

18:00- 20:00 2017ko egutegiaren argazki aukeraketa udaletxeko atarian eta DINA 7 taldeak antolatutako “Binilozko Euskal Diskoak” erakusketa ikusteko aukera Ekomuseoan.

Maskaradak ulertzeko argibideak eskaini zituen Johañe Etxebestek

Dokumentuaren akzioak