Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maskaradak Galdakaoko kaleak hartuko ditu larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Maskaradak Galdakaoko kaleak hartuko ditu larunbatean

Andra Mari dantza taldeak gonbidatuta, aurten Maskarada antolatzen duen Pagola herriak azken emanaldi bat eskainiko du Galdakaon, Ipar Euskal Herrian 15 asteburuz jarraian ibili ondoren.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Galdakao
Mota
Albistea
Data
2024/05/23
Lotura
Naiz

Emanaldiak 11.30ean izango du lehen barrikada Andra Mari elizan.

Emanaldiak 11.30ean izango du lehen barrikada Andra Mari elizan. (Galdakaoko Udala)

Maskaradaren pertsonaiak Galdakaoko kaleetatik ibiliko dira larunbatean, goizean eta arratsaldean, Andra Mari dantza taldeak gonbidatuta. Galdakaoko taldeak antolatzen duen Udaberri Jailadiaren barruan eskainiko dute emanaldia Pagola herriko dantzariek eta musikariek.

Zuberoan urtero herri batek hartzen du Maskarada antolatzeko ardura, eta aurten Pagola herriak hartu du lekukoa. Galdakaoko Udalak azaldu du ohar batean, 300 biztanle inguru dituen Pagola bezalako herri txiki batentzat «erronka itzela» izan dela Maskaradaren prestatzearen ardura beregain hartzea.

Apirilaren 28an egin zen Pagolan bertan azken Maskarada Iparraldean, eta Galdakaokoa da pagolarrek Hegoaldean eskainiko duten emanaldi bakarra da, Ipar Euskal Herrian 15 asteburuz jarraian ibili ostean.

Hiru barrikada

Larunbatean hiru barrikada jarriko ditzute pagolarrek: Ardantzako Andra Mari elizan izango da lehena 11.30ean, Zabaleako jai batzordeak gonbidatuta; bigarrena Iturrondon izango da 12.30ean, eta Santi Brouard plazan izango da hirugarrena, 13.30ean. Azken puntu honetan izango dira arratsaldeko ofizioak, 17.00etatik aurrera.

«Aukera paregabea izango da gorriak eta beltzak ikusteko, Pitxu eta gainerako Kauteren bihurrikeriekin gozatzeko, Xorrontzen kantu ederrak entzuteko edota Aintzinarien jauzi trebeak ikusteko», nabarmendu du Udalak, parte hartzera animatuz.

Udaberri Jaialdiaren programazioak ekainaren 8an izango du hurrengo emanaldia. Egun horretan, «Andra Mariko musikariek, askotariko abesti sorta joko dute plazara hurbildutakoak dantzan jartzeko», aurreratu dute, eta azpimarratu dute «ume, gazte zein heldu, herritar guztiak» daudela «gonbidatuta dantzan parte hartzera». Santi Brouard plazan egingo dute 18.30etik aurrera.

Dokumentuaren akzioak