Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Maskaradak eta Buhameak" erakusketa xiberotarra Hendaian

Dokumentuaren akzioak

"Maskaradak eta Buhameak" erakusketa xiberotarra Hendaian

Urriaren 26ra arte, Xiberoako Hebentik elkartearen �Maskaradak eta Buhameak� erakusketa elebiduna izanen da ikusgai Hendaiako mediatekan. Erakusketa honek Xiberoako maskaradak aurkezten ditu, eta zabalago, Europan dauden forma berdintsuak, tzigano edo buhamearen pertsonai ezinbestekoa agertuz. Horren bidez Tziganoen historia ere aipatzen du Euskal Herrian. Nicole Lougarotek "Bohemiens" liburuan argitara eman zuen ikerketa lanetan bermatzen da nagusiki, baina ez da iturri bakarra, maskaraden ohiturak eta tzigano populua aipatzen dituzten dokumentu anitz ere kontsultatuak izan baitira erakusketa egiteko. Erakusketak elementu ezberdinak biltzen ditu. Gonzalo Etxebarriak eginiko instalazioak, Eliane Hegiaphalen argazkiak eta Helene Jacqueloten miniaturak. Erakusketaren karietara, Nicole Lougarotek aurkezpen mintzaldia eskainiko du euskaraz, urriaren 11n, 18:00etan.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2013/10/14
Lotura
Kazeta.info

Erakusketak elementu ezberdinak elkartzen ditu. Alde batetik bi ordenagailu instalazio batean sartuak (Gonzalo Etxebarriak asmatua). Hauetan Maskaradak eta Buhameak webgunearen edukia agertzen da, euskaraz eta frantsesez. Bertan idatziak, argazkiak eta filmak biltzen dira.

Horretaz gain Xiberoako maskaradetaz Eliane Heguiaphalek eginiko 15 argazki eta Xiberoako maskaradakari oro miniaturaz eginak Helene Jacqueloten eskutik.

Sartzea dohainik
Erakusketa eta mintzaldirako sartzea dohainik da. Urriaren 22tik 26ra, erakusketa irekia izanen da, mediateka itxia bada ere.

Dokumentuaren akzioak