Dokumentuaren akzioak
Maskarada prestatzen ari dira Pagolako gazteak
Eguberri bezperan, Pagolar gazteak ez dira apairu eta opariez arduratu. Bazuten bertze zereginik. Baxe Nafarroa eta Xiberoa arteko herrixkan jo eta su ari dira azken entseguak egiten hilabete baten buruan prest izateko gisan. Hitzordua eman dute Auzteia gelan, herritarren begiradapean aritzeko. Bada zer ikusi; izan ere, Pagolarrei egokitu baitzaie Xiberoko maskaradak antzeztea, lehen aldikoz. Xiberoa osotik 15 herritan ariko dira eta Baxe Nafarroako Donaixtin, urtarrilaren 21etik 27ra.
Pagola ez da ezaguna izan pastoralak eta maskaradak antzezteko. Alabaina, 2019an, bertakoek aurreiritziak hautsi zituzten “Domingo Garat” pastorala aurkeztu zutelarik, 1982tik, 40 urtez emanaldirik egin gabe egon ondotik. Oraingoan, 2024an, Maskarada ere landuko dute.
Kabana neska izanen da
Hogeita hamabost aktorek parte hartuko dute, 12 eta 32 urte bitartekoak. Berrikuntza, lehen aldiz pertsonaia nagusia emazte batek emana izanen dela da. Kabanaren papera, Ainara Aguerre Lacok jantziko du, «ez ginuen iraultza bat egin nahi emazte bat ezarriz, aski naturalki egin da», adierazi du protagonistak.
Emanaldien egutegi osoa lotura honetan dago ikusgai.
Dokumentuaren akzioak