Dokumentuaren akzioak
Maskarada eta Jugoslaviako talde bat, Errenteria dantzan-eko ikuskizun nagusiak
Igande honetan, Gamere- -Zihigako herritarrak azalduko dira Errenteriara beren maskarada eskaintzeko. Eguerdiko 12:00etan kaleetan zehar jardungo dute, eta saio nagusia 18:00etan izango da, Herriko Enparantzan.
Bertako Ereintza dantza-taldea da antolatzaile, eta beronek ere emanaldi berezia prestatu du maiatzaren 4erako. Urtero izaten da gonbidatu bereziren bat, eta aurtengoan Lira talde jugoslaviarra aukeratu da. Belgradoko dantza-eskola bateko partaideak dira taldeko kide. Festibal askotan hartu izan dute parte.
Maiatzaren 1ean Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Bederatzi herritako 500 haur agertuko dira. Besteak beste, Lezo, Urretxu, Beasain, Iruñea eta Añorgakoak. Hurrengo egunean, hilaren 2an, Zuberoako maskaradetan erabili ohi diren jantzien erakusketa zabalduko da Reina Aretoan 19:00etan.
Maiatzaren 4an, Jugoslavia eta Euskal Herriko dantzen erakustaldia egingo dute Lirak eta Ereintzak. 18:30etatik aurrera ibiliko dira, eta 20:00etan saio nagusiari ekingo diote, udal kiroldegian.
Igandean, berriz, maiatzak 5, Lira taldeak beste agerraldi bat egingo du Gamon Zumardian, 13:00etan hasita.
Dokumentuaren akzioak