Dokumentuaren akzioak
Maskara-dantza ikusgarria
MaskaraDa ikuskizun ederrak istorio mitologikoetan murgildu
zituen ikusleak: zenbait haitzulotan bizi zen Mariren berri izan zuten;
ustez gaiztoa zen Gizotso dantzan ikusi zuten; Lamiak izandako haurraren
lekuko izan ziren; Akerbeltz eta sorginen akelarrea ikusi zuten;
Galtzagorri jostagarriekin batera dantzatu zuten; lainopean herensuge
beldurgarria ikusi zuten; Basajaun eta Basandereren arteko liskar eta
adiskidetzearen barre egin zuten; eta Jentil indartsuen harri koskorrak
jaso zituzten…
Orritz eta Iskidi taldeko 40 bat dantzarik parte hartu zuten ikuskizunean Angel Sagüesen zuzendaritzapean.
Bi
emanaldietan ederki bete zen Irurtzungo kiroldegia. Bertaratu zirenek
Ismael Yagüeren zuzeneko musikaz, dantzaz, antzerkiaz, argi-ilun joko
ederrez eta euskal mitologiaren magiaz gozatu zuten.
Dokumentuaren akzioak