Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Martxoaren 29an ospatuko da Eltziego Eguna Idiazabalen

Dokumentuaren akzioak

Martxoaren 29an ospatuko da Eltziego Eguna Idiazabalen

Komunikabidea
Goierri Irrati Telebista
Tokia
Idiazabal
Mota
Albistea
Data
2025/03/20
Lotura
Goierri Irrati Telebista

Urtean bitan ospatzen dute senidetze hau herri banatan eta datorren larunbatean Idiazabalen bilduko dira.

Sekulako giroa sortzen da Eltziego Egunean, izan ere, geroz eta herritar gehiago etortzen dira idiazabaldarrekin eguna pasatzera, festa, musika eta janaria protagonistak diren ospakizunean.

Goizeko 10:00etan hasiko dute eguna ongi etorrian. 12:00etan Elciego & Friends taldeak emanaldia eskainiko du Eltziegoko produktuak dastatzeko aukera duten bitartean. 13:00etan Dantza emanaldia eskainiko da eta 14:30etan herri bazkaria egingo dute. Bazkarira joan nahi izanez gero, txartelak liburutegian daude salgai 5€ren truke. 

Dokumentuaren akzioak