Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Martxoak 31: Herrixa Dantzan saio berezia Biarnoko Joan Frances Tisner-ekin

Dokumentuaren akzioak

Martxoak 31: Herrixa Dantzan saio berezia Biarnoko Joan Frances Tisner-ekin

Gaskoiniako herri-dantzak ezagutzeko aukera izango dugu hurrengo Herrixa Dantzan saioan (martxoak 31), Biarnoko Joan Frances Tisner abeslari eta musikariaren eskutik. Zer dantzatzen dute Ipar Euskal Herriaz haratagoko lurraldeetan eta Pirinioetan oro har? 17:00etan Biarno eta Gaskoiniako herri-dantzen ikastarotxoa izango dugu, eta 19:00etan dantzaldia (bal gascon).
Egilea
Herrixa Dantzan
Komunikabidea
Goiena
Mota
Albistea
Data
2019/03/11
Lotura
Goiena
Martxoak 31: Herrixa Dantzan saio berezia Biarnoko Joan Frances Tisner-ekin
Zaletasun handia dago Gaskoinian herri-dantzarako. Euskal Herriko 'dantza-plaza' edo 'mutxikoak' herri-dantza ereduen parekoak. Biarnoko herri-dantzaldietan ohikoak dira jauziak (Biarnoko eran) eta braleak, sokan zein bikoteka. Gaskoiniako beste eskualde batzutan rondeau delako soka-dantzak topatuko ditugu (sokan bakarka zein bikoteka), eta kontradantza sisteman beste batzuk. Lotuan egiteko balts, polka, schottisch eta mazurkak ere ohikoak dira. Horiek ezagutzeko aukera izango dugu ikastaro-dantzaldi honetan, modu oinarrizkoan, Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuonaren eskutik.
Joan Frances Tisner Biarnoko abeslari-musikaria da, musika egilea eta ikuskizun sortzailea. Ibilbide luze eta oparoa du Gaskoina - Okzitaniako kantagintza eta musikagintzan. 1987tik Verd e Blu taldean dihardu (dantzarako tradiziozko musika gaskoina).

Martxoak 31: Herrixa Dantzan saio berezia Joan Frances Tisner-ekin
Espaloia kafe-antzokia - ELGETA

17.00 Ikastaroa: Gaskoinako herri-dantza errazak (10,00 euro)
  • Biarnoko jauziak (bertako berezitasunak: estiloa, urratsen izendegia, urratsak kantatzeko manera...)
  • Biarnoko braleak (sokan)
  • Rondeau gaskoina (sokan)
  • ... eta Gaskoinako beste dantza erraz batzuk
  • EMAN IZENA (Dantzan Ikasi programa - idatzi zure datuak eta aukeratu ikastaro honi dagokion laukitxoa)
19:00 Dantzaldia: 'bal gascon' Joan Frances Tisner-ekin (kantua, ttun-ttuna, oin-perkusioa, soinu txikia...)
  • Ikastaroan landutakoak praktikan jarriko ditugu
  • Horiez gain, ohiko balts, polka, mazurka, schottisch... 
Ikastaro-dantzaldi hau Iruñeako Ortzadar elkartearen eta Dantza Ikasiren laguntzari esker antolatu dugu, Elgetako Udalaren ohiko laguntzaz, Herrixa Dantzan dantzaldien egitarauaren barne.
Dantzaldirako sarrera libre (txapela pasako dugu antolaketa gastuak estaltzeko)

Dokumentuaren akzioak