Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Martxel Rodriguez: "Gorputza gimnasioan baino modu harmonikoagoan lantzen da dantzarekin"

Dokumentuaren akzioak

Martxel Rodriguez: "Gorputza gimnasioan baino modu harmonikoagoan lantzen da dantzarekin"

Led Silhouette dantza konpainiaren sortzailea da Martxel Rodriguez dantzari lesakarra eta "Nafarroako talentua" sariak emandako laguntzarekin "Zakurrak" ikuskizuna prestatzen ari dira Markos Morau koreografo ospetsuarekin. Apirilean estreinatuko dute.
Komunikabidea
EITB
Mota
Albistea
Data
2022/01/27
Lotura
EITB

 

Martxel Rodriguez

Martxel Rodriguez Etxabide dantzari eta koreografo lesakarrarekin bere ibilbidea errepasatu dugu "Faktoria" saioan.

(Euskal dantzekin hasi zen eta urte askoan Lesakako Zubigaineko dantzan ezpata dantzarien buru izan da. Ume zela, Lesakara emakume bat etorri zen dantza-jazz ematera. Izena eman zuen eta han deskubritu zuen bazeudela mugitzeko beste modu batzuk. Berak esan zion balleta egiteko eta Donostian eta Hondarribian aritu zen balletean. 14 urterekin izan zuen formatzera Paris-era joateko aukera, baina Lesakan geratzea erabaki zuen. Ohartu gabe bere buruan bide hori itxi egin zuen eta Fisikako gradua ikastea erabaki. Bilbon zela, La Fundición aretora joaten hasi zen dantza garaikideko klaseetara. Han ezagutu zuen Matxalen Bilbao eta hark esanda hurbildu zen Dantzaz konpainiara. Han zebilela Danimarkatik etorritako dantza zuzendari batek aukeratu eta hara joan zen. Urtebetez aritu ondoren, Jon Mayak deitu zion Markos Morau etorriko zela Kukai-ren "Oskara" proiekturako eta haren parte izateko aukera izan zezakeela esateko. Esan eta izan. Kukai taldean jarraitzen du orain ere, batez ere Oskara ikuskizunean. Gero Jon Lopez ezagutu zuen eta bien artean Led Silhouette konpainia sortu zuten).

Nafarroako gobernuaren Talentua saria eskuratu zuen iaz Martxel Rodriguez-ek eta sariaren laguntza horrekin eta Marcos Morau, La Veronal konpainiako zuzendari eta koreografo ospetsuaren bultzadarekin, Los Perros/Zakurrak ikuskizuna ari dira prestatzen. Apirilaren 17 an estrenatuko dute Lesakako DNA programaren baitan eta gero apirilaren 29 an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, Gayarre antzokian eskainiko dute. Munduari zaunka egin nahi diote eta maitasuna eta fideltasuna aurrera egiteko euskarri izan daitezkeela ere erakutsi nahi dute. Jon Lopez dantzari eta bikotekidearekin osatzen du Led Silhouette dantza konpainia eta elkarrekin egiten dute dantza. Udazkenean estrenatu zuten Lys dantzaren emanaldiekin ere jarraitzen dute.

Dantza garaikidea ikustera nolako jarrerarekin hurbildu behar dugun azaldu digu, "ulertu eta gustatu" hitzak ahalik eta gehien baztertuz.

Dantza, gorputza lantzeko ariketa aproposa dela ere esan digu, "gorputza gimnasioan baino modu harmonikoagoan lantzen da dantzarekin eta hori nabaritu egiten da gorputzaren mugimendu eta adierazteko moduetan". Orohar "gorputzarekin deskonexio puntu bat nabaritzen zaigula" esan digu.

 

 

Dokumentuaren akzioak