Dokumentuaren akzioak
Martxel Rodriguez dantzariaren emanaldiagaz zabaldu ditu ateak Azokak
52. Durangoko Azokak ofizialki ateak zabaldu ditu. Abenduaren 10era bitartean 400 nobedade eta 200 kultur ekitaldi bilduko dira Azokaren sormenaren lurraldean. Besteak beste, gaur, Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazo taldeak 30 urteko ibilbideari buruzko hausnarketa egingo du, 16:30ean, Areto Nagusian. Ahotsenean berriz, Nebrashka talde durangarrak kontzertua emango du, 12:20an. Ondoren Rafa Ruedak Hiri kristalezoa diskoa aurkeztuko du. Plateruenean aldiz, Governors taldea igoko da taula gainera, 22:30ean.
Dokumentuaren akzioak