Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Martxel Rodriguez dantzari lesakarrari Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria eman diote

Dokumentuaren akzioak

Martxel Rodriguez dantzari lesakarrari Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria eman diote

Egilea
Ttipi ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Lesaka
Mota
Albistea
Data
2021/06/16
Lotura
Erran

Martxel Rodriguez dantzari lesakarrari Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria eman diote

Dantza «integrazio ibilgailu» dela nabarmendu du Txibite presidenteak Baluarteko ekitaldian

Martxel Rodriguez dantzari lesakarrak Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria hartu zuen ekainaren 15ean Maria Txibite Nafarroako presidentearen eskutik. Aurten, Baluarten egindako bigarren edizioan Txibitek dantzak «integraziorako ibilgailu» eta «edozein pertsonak adierazteko eta komunikatzeko aukera» gisa duen garrantzia azpimarratu du.

Martxel Rodriguezek, fisikaria ikasketaz, laster ikusi zuen bere pasioa dantzan. «Ez dakit norbaitek inoiz pentsatu ote zuen fisikari batek azkenean zientzia dantzara eramanen zuela, ia lan bakoitzean bere legeei aurre eginez», adierazi zuen presidenteak. Bertzeak bertze, Danimarkan eta Israelen ikasi du Martxel Rodriguezek. Eta, gaur egun, freelance dantzari lana eta Led Silhouette konpainiaren zuzendaritza uztartzen ditu, Jon Lópezekin batera.

Ibilbide profesional horren aitzinean, Txibitek «jarrera sortzailea, aniztasunaren integratzailea eta inklusiboa» nabarmendu zituen, baita «ausardia» ere. «Ausardia, zure konpainiarekin Lesakara etortzeagatik. Munduko edozein txoko, edozein hiri handi, aukeratu ahal izango zenukeen; baina zure konpainia Nafarroan kokatzea nahi izan duzu, landa-eremuan enpresa bati ekiteko eta garatzeko moduaren adibidea emanez, artea eta kultura gizarte- eta lurralde-kohesiorako tresna direla erakutsiz».

Rodriguezek saria jasotzerakoan erakutsitako «apaltasuna eta eskuzabaltasuna» azpimarratu zituen Txibitek, «dantza nabarmendu nahian, ez bere talentua». Horrexegatik, hain zuzen, presidenteak nahi luke sariak balio dezala dantzak «publiko eta espazio guztien artean lekua irabaz dezan». Izan ere, nabarmendu zuenez, «arte-diziplina hori mugimenduaz eta erritmoaz haratago doa».

Dokumentuaren akzioak