Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Martxel Rodriguez: "Dantza bidez adierazi nahi duguna da egoera zailei nola egin aurre bertze baten laguntzarekin"

Dokumentuaren akzioak

Martxel Rodriguez: "Dantza bidez adierazi nahi duguna da egoera zailei nola egin aurre bertze baten laguntzarekin"

Ostiral honetan dantza garaikidearekin hitzordu garrantzitsua dugu Gayarre antzokian: Led Silhouette talde lesakarrak Los perros-Zakurrak bere muntaia berria eskainiko du Nafarroako Dantza Garaikidea programaren barrenean. Martxel Rodriguez dantzariarekin mintzatu gara Irrintzi Plazan.
Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2022/04/28
Lotura
Euskalerria Irratia

Iaz Nafarroako Gobernuaren Talentu Artistikoa Sustatzeko saria jaso zuen Martxel Rodriguez lesakarrak eta Jon Lopez dantzari madrildarrak osatzen dute Led Silhouette taldea.  Danimarkako Black Box Dance Company konpainian eta Kukai Dantza Taldearen Oskara ikuskizunean aritu dira, besteak beste.
Orain Marcos Morau koreografo ezagunarekin hilabetetan aritu dira lanean lan hau prestatzen.

Gayarre antzokian arituko dira Led Silhouetteko dantzariak ostiral honetan 20.00etatik aurrera, larunbatean Altsasuko Iortia kulturgunean izanen dira, maiatzaren 7an Lizarrako Los Llanos kulturgunean eta maiatzaren 8an Tafallako kulturgunean.

Dokumentuaren akzioak