Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Martxel Rodriguez: “Biziki interesatzen zitzaigun gorputz bizidunek leku enblematikoekin nola hitz egiten duten ikustea”

Dokumentuaren akzioak

Martxel Rodriguez: “Biziki interesatzen zitzaigun gorputz bizidunek leku enblematikoekin nola hitz egiten duten ikustea”

Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2022/12/01
Lotura
Euskalerria Irratia

Martxel Rodriguez dantzari lesakarrak bere lehen pausoa eman du bideo-dantzan. 

Dantzari lesakarrak bere lehen pausoa eman du bideo-dantzan, berriki aurkeztu duen “Esquicio” (zirriborro) ikus-entzunekoarekin. Lan hau 2021eko Talentu Artistikoaren Sustapena sariaren bekari esker eginiko lana da. Nafarroako hainbat eraikin enblematikotan ageri dira dantzan lan honetan parte hartzen duten  zortzi dantzariak. Horrela, Nafarroako Artxibo Nagusian, Nafarroako Museoan, edota Kordoba Txikian Gobernuak duen ondare arkeologikoaren artxiboan ikus ditzakegu dantzariak.  
Bideodantza proiektu honen bidez, Martxel Rodriguezek eta Jon Lopezek, Led Silhouette dantza konpainiako kideak, ikus-entzunezkoen munduan debuta egiten dute, dantzaren munduan ibilbide oparoa egin ondoren.

Dokumentuaren akzioak