Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Martxan dira 2023ko Inauterietako dantzen entseguak

Dokumentuaren akzioak

Martxan dira 2023ko Inauterietako dantzen entseguak

Egilea
Iñigo Barrena Kortabarria
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2023/01/13
Lotura
Goiena

Asteartean ekin zioten entseguei Eltzian; otsailaren 18ra bitartean, astearte eta zapatuetan izango dira entseguak. Aurten gainera kantu eta dantza berri bat estreinatuko dute

Otsailaren 18an ospatuko dira aurten Oñatin Inauteriak, eta, hain zuzen, Oñatiko Inauteri Taldekoak hasiak dira jada prestaketetan. Urtero bezala, herriko kaleak kolorez eta dantzez
beteko dira egun horretan; 16
urtetik gorako herritar guztiak daude gonbidatuta izena ematera eta festa horretan parte hartzera.

Aldez aurretik dantzak eta abestiak ikasi beharra dago, eta martitzenean ekin zioten entseguei, Eltzian –entsegu guztiakizango dira bertan–. Hain zuzen ere, otsailaren 18a iritsi bitartean, martitzenetan (20:00) eta zapatuetan (12:00) izango dira entseguak.

Aurtengoan, gainera, dantza bat eta kantu bat estreinatuko dituzte egun horretan. Hori dela eta, entseguetara joateko garrantzia azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek.

Dokumentuaren akzioak