Dokumentuaren akzioak
Martin Zalakain ikuskizuna bihar Coliseoan
Lehen saioko sarrerak berehala agortu ziren, baina oraindik badago bigarren saiorako sarrerak erosteko aukera. Pio Barojak idatzitako “Zalacain, el aventurero” eleberrian oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek eta Argia taldeak sortu duten lanak dantza, musika eta antzerkia biltzen ditu; eta Euskal Herri osoko dantzariak egongo dira taula gainean, 80 bat inguru. Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba) eta Arkaitz (Añorga) taldeetako dantzariekin batera Eibarko Kezka Dantza Taldeko 20 lagunek jardungo dute. Eibarko saioak bereziak izango direla adierazi zuten ikuskizuneko parte-hartzaileek aurkezpenean, eta Eibarko emanaldi bi jarraian eskainiko duten lehen aldia izango da.
Dokumentuaren akzioak