Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Martin Zalakain' antzezlana Arriaga Antzokian

Dokumentuaren akzioak

'Martin Zalakain' antzezlana Arriaga Antzokian

Juan Antonio Urbeltzek, Ander Lipusek eta Harkaitz Canok Pio Barojaren Zalacain el aventurero eleberrian oinarritutako ikuskizun berria egin dute eta asteburu honetan, Arriaga Antzokian, estreinatuko da.

Juan Antonio Urbeltzek, Ander Lipusek eta Harkaitz Canok bat egin dute Pio Barojaren lana taularatzeko. Martin Zalakain izenarekin aurkeztu dute dantza, antzerki eta gehiago dituen ikuskizuna, eta Arriaga Antzokian asteburu honetan estrenatuko dute arratsaldeko 20:00etan.
Komunikabidea
Uriola
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2017/11/09
Lotura
Uriola

Antzezlana Argia konpainiaren egitasmoa da, beti ere, nola ez, Juan Antonio Urbeltz bultzatzaile duela. Alde batetik, euskal dantza tradizional garaikidean lengoaia eta dantzaera molde berri bat proposatzea, bestetik, ikusleei emozioen bidez gozatzeko moduko ikuskizun bat sortzea du helburu.

Helburu horiei helduta, Juan Antonio Urbeltzen koreografia, Ander Lipusen antzerkia eta Harkaitz Canoren hitzak dituen ikuskizuna sortu dute. Euskal dramaturgiak eskaintzen dituen fikziozko pertsonaien artean Zalakain hautatu dute, Pio Barojak nobelatu zuen huraxe bera eszenaratzen saiatzeko.

Aurrerapauso bat da, gure herri dantzaren alorrean lehen aldiz gertatuko den erronka. Dantzariak eta musikariak Ander Lipus eta Harkaitz Canoren eskutik joango dira, literatura eta dramaturgia dantzakera pre-klasikoarekin batera konbinatuz, gure herri kulturaren arlo hau ulertzeko modu berri baten bila. Baina proposamena dantza eta antzerkia baino gehiago da, izan ere jokoa, musika, jantziak… adierazpen artistiko ugari erakutsiko dira taula gainetik, anbizio handiz, gainera. Izan ere, garai baten erretratu bikaina izan zen eta belaunaldi oso bat literaturara zaletzeko balio izan zuen Pio Barojaren nobela hura berreskuratu eta beste ertz batetik interpretatzeko proposamen paregabea da Martin Zalakain. Arriaga Antzokira bertaratzen den publikoarentzat ere aukera zoragarria izango da hain ezaguna den obra bati beste ikuspegi batetik hurbiltzea, itxaroten ez duen batetik alegia.

Eskenatokia gainezka

Argia konpainiak argumentu dramatikoarekin egindako dantzari heltzen dio lan honetan. Martin Zalakainek dantza-teknikan zehaztasuna, adierazpen dramatikoa eta emozio bidezko komunikazioa uztartuko ditu. Lana hezurmamitzeko inspirazio eta eduki iturriak anitzak eta aberatsak izan dira eta Europa osoan azken bost mendetan izandako dantzaren, antzerkiaren eta arte-draman dute oinarria. Baina era berean, ikuskizunean pausu berriak proposatuko dituzte, dantzaeraren ikusgarritasunean arreta jarrita. Dantzaren interpretazioa sei taldek burutuko dute, izan ere Donostiako Argia konpainiari beste bost batuko zaizkio eskenatoki gainean, zeintzuk eta Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz, Iruñeako Duguna, Miarritzeko Maritzuli eta Portugaleteko Elai-Alai.

Dantzariez gain, jakina, Ander Lipus aktorea izango da, On Pio maisuki antzeztuz, eta musikak ere berebiziko garrantzia izango du. Musikaren sorkuntza lanetan Marian Arregi eta Mikel Urbeltz izan dira eta biak ere taula gainean izango dira, beste hainbat musikarirekin batera. Hona musikariak: Marian Arregi (akordeoia), MikelUrbeltz (arrabita), Arantzazu Mujika(arrabita), Maider Urbeltz (arpa),Dugunako Musikariak (txistua, haizetresnak eta perkusioa), Ezpelur(dultzaina) eta Plectro (soka tresnak).

Sinopsia

Martin Zalakain Urbia izeneko fikziozko herriko gazte euskalduna da. Mutil bihurria da. Ama hil ondoren, Migel Tellagorri zahar ostatuzaleak hezitzen du. Karlos Ohando herriko jauntxoa gorrotatzen du. Ohando Martinen arrebaren atzetik dabil eta honek engainatu ez dezan, Martinek bere laguna den Bautista Urbiderekin ezkontzea lortzen du. Senar-emazte berriak Zaro izeneko Iparraldeko udalerri batera bizitzera joango dira, baina gerora Bautista Martinekin batera abenturetan murgilduko dira.

ARRIAGA ANTZOKIKO SARRERAK

Sarrerak Arriaga Antzokiaren Web gunean daude salgai www.teatroarriaga.eus, 946 850 850 telefonoaren bitartez edoantzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian. Eta 8’50 eta 24 euro artean egongo dira.

'Martin Zalakain' antzezlana Arriaga Antzokian

Aurkezpenaren argazkia Arriaga Antzokian

Dokumentuaren akzioak