Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Marta Oruesagasti dantza irakasle ohia hil da 76 urterekin

Dokumentuaren akzioak

Marta Oruesagasti dantza irakasle ohia hil da 76 urterekin

Marta Oruesagasti (Azkoitia, 1942-2018) dantza irakaslea izandakoa hil da bart, 76 urterekin. Donostiako ospitalean zendu da, gaixotasun baten ondorioz. Elosu auzoko Bega baserrian jaioa, erreferente handi bat izan da Oruesagasti euskal dantzen munduan Azkoitian.
Komunikabidea
Maxixatzen.eus
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2018/02/21
Lotura
Maxixatzen.eus

Duela 40 urte inguru  dantza eskola bat jarri zuen martxan, eta 20 bat urtez aritu zen euskal dantzak irakasten. Kantzel zaharrean ematen zituen eskolak. Belaunaldi oso batek, ehunka neska-mutilek, eskola horretan ikasi zuten dantzan.

Fandangoa eta arin-arina erakusten zituen, eta dantza suelto txapelketatarako ere prestatu zituen hainbat eta hainbat bikote azkoitiar. Horretarako, Oruesagasti bera Osintxura joaten zen dantzari buruzko teknika zehatzagoak ikastera. Ibilbide horretan, berekin alboan izan zituen Maisol Urteaga eta Belen Sagarzazu. «Alaia, langilea eta beti laguntzeko prest zegoena zen; emakume bikaina. Hutsune handia utzi du euskal kulturan eta herrigintzan», azaldu dio Sagarzazuk Maxixatzeni.

Marta Oruesagasti dantza irakasle ohia hil da 76 urterekin

Marta Oruesagasti.

Dantza munduan bakarrik ez, euskal kultura bultzatzeko hamaika ekintzatan ere parte hartu zuen bere bizi osoan. Maxixatzenenek 2016ko abenduan elkarrizketatu zuen, San Andres jaien harira, talogintzan ere aditua zelako.

 

Dokumentuaren akzioak