Dokumentuaren akzioak
Marseillako Balletaren 'Metapolis II' Kursaalean
Frederic Flamand koreografoak eta Zaha Hadid arkitektoak elkarlanean sortu zuten Metapolis ikuskizuna 2000. urtean. Egungo hirien inguruko hausnarketa zen lana. Ondoren, Pritzker saria lortu zuen Hadidek eta Flamand Marseillako Ballet Nazionaleko zuzendari izendatu zuen. 2005. urtean, Marseillan (Frantzia) etxeorratz bat eraikitzeko eskatu zioten arkitektoari. Biak hiri berean lanean izango zirela baliatuta, matapolis hura garatzea erabaki zuten biek. Horrela sortu zen gaur ikusiko den lana. Koreografia ez da aldatuko, baina beste dantzarik taularaturik, eta dantzari gehiago izanda oholtzan, bestelako kutsua hartuko du. Hirietako biztanleak hirien eraldaketaren eragile nagusi gisa aurkezten ditu.
Dantza. 'Metapolis II', Marseillako Ballet Nazionalaren eskutik.
Lekua: Kursaal, Donostia.
Noiz: Gaur, 20:00etan.
Dokumentuaren akzioak