Dokumentuaren akzioak
Marseillako Ballet Nazionalak 'Passione' lana aurkeztuko du Arriagan gaur
Emio Greco eta Pieter C. Scholten buru dituela, Johann Sebastian Bach konpositorearen 'Nekaldia San Mateoren arabera' piezaren berrikuspena egiten du
'Passione' Franck Krawczyk musikari eta konpositoreak «libreki eta maisutasun handiz» moldatuta dago. «Asmatu egiten du sufrimendua, sentsualitatea eta sakrifizioa transmititzen, horretarako pianoaren intentsitateaz eta eskusoinuaren malenkoniaz baliatuz. Gorputzek modu pausatuan eta ausardiaz dantzatzen dute, soinuekin elkarrizketan arituz», adierazi dute Arriagatik.
Emio Greco eta Pieter C. Scholten koreografoek sortutako lanek sari ugari eta jendearen txaloak jaso dituzte munduan zehar, eta «tinko eutsi diote euren unibertso estetikoari eta eszenikoari, lengoaia klasikotik nahiz dantza postmodernotik elikatzen denari». Pianoaren eta eskusoinuaren doinuak zuzenean jasotzen dituen zazpi dantzarirentzako 'Passione' obran, Marseillako Ballet Nazionalak «dantzaren eta musikaren arteko harremana bikaina esploratzen du».
Dokumentuaren akzioak