Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Marseillako Ballet Nazionala Baluartera helduko da larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Marseillako Ballet Nazionala Baluartera helduko da larunbatean

1972an sortu zen konpainiak “Orfeo eta Euridize” Glucken opera taularatuko du Iruñeko agertokian, Frederic Flamanden koreografiarekin. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Komunikabidea
Eitb Kultura
Mota
Albistea
Data
2015/04/16
Lotura
Eitb Kultura

Marseillako Ballet Nazionalak Baluarte bisitatuko du, bere historian lehenengoz, larunbat honetan, 20:00etatik aurrera. “Orfeo eta Euridize” Glucken operarako Frederic Flamandek prestatu duen koreografia taularatuko du taldeak.

Kritikariek Glucken lan “ederrena” dela esan dute, eta, Baluartek prentsa ohar batean azaldu duenez, “ikuskizun harmoniatsua da, maitatuaren bila infernura jaisten den musikari baten istorioa energia eta dotoreziaz kontatzen duena”.

“Orfeo eta Euridize” frantziar koreografoak ballet gisa eszenaratu duen lehen lana da. Sarrerak 38, 30 eta 24 euroan daude salgai (7 euro, Baluarte Gaztea programarekin), eta Bluarteko txarteldegian eta webgunean eros daitezke.

Marseillako Ballet Nazionala 1972an sortu zuen Roldan Petit koreografoak, eta 30 dantzarik osatzen dute nazioartean sona nabarmena duen taldea.

Dokumentuaren akzioak