Dokumentuaren akzioak
Marseillako Ballet Nazionala Donostian ariko da asteartean
Frederic Flamand Marseillako Ballet Nazionaleko zuzendari artistikoak Zaha Hadid irakiar arkitektoarekin lankidetzan sortu zuen Metapolis lanaren moldaketa da Metapolis II ikuskizuna. Hiri garaikideari buruzko hausnarketa izan zen jatorrizko Metapolis hura, eta Metapolis II dantzari gehiagorekin egindako bertsioa da; beste aldaketa bat ere badu bertsio berriak: balleteko dantzari askok jatorrizko piezaren berezko estilo garaikidean txertatu dute beren heziketa klasikoa.
Metapolis II ikustea «lehendik ezagutzen genuen hiri bat berriz ikustea bezala da», Frederic Flamanden iritziz. «Hiri horretako bizilagun guztiak aldatu dira, eta haiek dira hiriak izan duen aldaketaren eragile nagusi».
Dokumentuaren akzioak