Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Markinako Antzar Jokoa eguerdian egingo da jende gehiago erakartzeko

Dokumentuaren akzioak

Markinako Antzar Jokoa eguerdian egingo da jende gehiago erakartzeko

Orain arte 17:00etan egiten izan da baina bazkal osteak jende asko kentzen zion

Egilea
Imanol Fradua
Komunikabidea
Deia - Noticias de Bizkaia
Tokia
Markina-Xemein
Mota
Albistea
Data
2011/02/18
Lotura
Deia - Noticias de Bizkaia

Azken urteotan gero eta zailtasun handiagoak izan dituzte Markina-Xemeingo Udaleko arduradunek antzar jokorako parte hartzaileak lortzen eta ikusle kopurua ere gutxituz joan da. Hori dela eta "horren arrazoiak topatzen hasi ginen", diote. Hauen arabera, "gero eta jende gehiago joaten da egun horretan etxetik kanpora bazkaltzera", tartean Udalak antolatzen duen bazkari herrikoira, eta ohiko ordutegia, arratsaldeko 17:00ak, "arinegi heltzen zitzaien zaldi gainera igo zein ikusle moduan joateko. Kosta egiten zaie altxatzea", onartzen dute.

Urtero legez, antzararen kokota apurtzen ahaleginduko diren zaldunak zortzi izango dira -horrela dago araututa-, baina hauek aurreko urteetan izaten zuten ordutegiaren arazorik ez dute izango. "Askok ezin zuten lagunen arteko bazkarietara joan, 15:00ak aldera, euren zaldia ekarri eta prestatzen hasi behar zirelako", gogoratzen dute Udaletik.

Eduki aldetik egitarauak ez dauka bestelako aldaketa nabarmenik, baina eguerdi bueltan izaten den jai giroan hainbat jende biltzen da Zelaiaren inguruan eta ekimenak ere ordutegi horretara pasatu dira. Beste aldaketa bat jokoaren kokapena izango da, orain arte Zelaiko goiko aldean egiten izan den bitartean, orain behe aldera pasatuko da, Veracruz ikastetxearen albora "Zelaian egin diren aldaketak direla-eta, trafikoa zabalik utzi behar delako goitik", azaldu dute.

Ordutegiaren moldaketak mozorro lehiaketan ere eragina izango du eta, honenbestez, orain arte goizean eta arratsaldean egiten bazen ere, aurrerantzean eguerdian baino ez da egingo txanda bakar baten, 13:30etik aurrera, "Toldope aurrean hasi eta Zear kaletik alde zaharrean zehar". Guzti hauen aurretik, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Goiko Portaletik hasita Zerutxuko dan-tzariek Hartzarekin ohiko ibilbidea egingo dute eta ostean Zaragi Dan-tza egingo dute udaletxe aurrean.

Goizari amaiera emateko 14:30ean herri bazkaria egingo da -Bekobentako herri eskolako jantokian edo frontoian, kopuruaren arabera- eta arratsaldean, lehen aldiz ere, erromeria egingo da Zelaian. "Txaranga egoten izan da taberna giroa alai-tzeko, baina ume eta nagusienen-tzako hau egitea pentsatu da".

Dokumentuaren akzioak