Dokumentuaren akzioak
Marixe panpinen baleta Kresala Dantza Taldearen eskutik ETB-1n asteazkenean
Dantza, musika eta antzerkia uztartzen dituen lana 23:20etatik aurrera izango da ikusgai
Irudimenezko leku batean kokatutako fabula bat da ETB-1ek emitituko den saio berezia. Leku horretan Ortzadarra desagertu da eta bi protagonistek, Markos eta Kattalinek, beste hainbat pertsonaiek lagundurik kolore guztiak banan-banan eskuratu beharko dituzte. Guztiak eskuratutakoan, Ortzadarra berreskuratuko dute.
Marixe da ikuskizuneko protagonista. Emakumearen zeregina animalien erreinua babestea da, eta, horretarako, katu zuhurraren, azeriaren, ahuntzaren, hartzaren, ehunzangoaren eta oilarraren laguntza izango du. Eduki sinboliko argiak dituzten irudiez baliatuz, naturarekiko, ingurumenarekiko eta animalien munduarekiko errespetu osoa duen alegia bat osatu dute Kresala taldeko kideek.
Hogeita hamar dantzarik, bost musikarik eta titiritero rola egiten duten bi aktorek osatzen dute taldea.
Dokumentuaren akzioak