Dokumentuaren akzioak
Marixe
Marixe ikuskizunak musika tradizionala, txotxongilo antzerkia eta dantza uztartzen ditu. Hogeita hamar dantzarik, bortz musikarik eta titiritero rola egiten duten bi aktorek osatzen dute taldea. «Haririk eta makilarik gabeko txotxongiloz, musikariz eta dantzariz osaturiko emanaldi honekin, haurren ametsezko mundu magikoan barneratu nahi izan dugu», esplikatu zuen Faustino Aranzabal zuzendariak, maiatzean eginiko aurkezpenean.
Formatu txikiko emanaldia da Marixe, antzoki txikietan egitekoa. Aranzabalek azaldu zuenez, haurrei ikuskizuna erakargarri egiteko koloreak-eta sartu dituzte, baina dantza tradizionala ere landu nahi izan dute proposamen koreografiko berrien bidez. Izan ere, gaztetxoenen artean herri dantzarako eta musikarako grina eta zaletasuna sortu nahian muntatu zuten ikuskizuna Kresalakoek.
Marixe izeneko dama da ikuskizuneko protagonista. Marixeren zeregina animalien erreinua babestea da, eta, horretarako, katu zuhurraren, azeriaren, ahuntzaren, hartzaren, ehunzangoaren eta oilarraren laguntza izanen du. Eduki sinboliko argiak dituzten irudiez baliatuz, naturarekiko, ingurumenarekiko eta animalien munduarekiko errespetu osoa duen alegia bat osatu dute Kresala taldeko kideek.
Dokumentuaren akzioak