Dokumentuaren akzioak
Maritzuliren obra berrirako musika disko batean
Hemengo eta atzerriko pieza tradizionaletan oinarrituta sortu ditu Aikok 'Aurrez aurre' diskoko abestiak
Denera, 26 abesti jaso dituzte diskoan; gehienak, berriak.
Nolanahi ere, kantu tradizionalen eragina dute abesti guztiek. Batzuek
euskal jatorriko piezak dituzte oinarrian; zortzikoak, jauziak eta
makila dantzak, besteren artean. Baina badira Euskal Herritik kanpoko
erritmoak oinarri gisa hartuta sortutako kantuak ere: pabanak,
gallardak... Asier Garciak (kutxa, danborrak, darbuka eta kastañetak),
Aitor Furundarenak (akordeoiak), Alvaro Garciak (gitarrak) eta Sabin
Bikandik (txirula, txistua, panderoa, alboka...) osatzen dute Aiko
taldea. Aurrez aurre diskoan, Maritzuliko dantzariek ere abestu dute.
Aiko taldeak badu beste disko bat kalean: Herri musika ta dantza. Hura ere beren kabuz ekoitzi eta argitaratu zuten.
Dokumentuaren akzioak