Dokumentuaren akzioak
Maritzuli konpainiak 'Côté Cour... Côté Jardin...' muntaia aurkeztuko du gaur Amaian
Talde zuberotarra 1996an sortu zen, hasiera hartan 'Ixtorio Mixtorio' izenpean. Ordutik, euskal dantzen izpirituan murgildu da bere ikuskizunetan. Berreskuratze eta moldatze lan mardularen emaitza dira orain arte aurkeztutako muntaiak. Azken honetan, euskal dantzek ballet preklasikoaren lengoai eta errepertorio beraren sormenean izandako eragina adieraztea nahi dute, beste elementu batzuren artean, euskal pausoa eta euskal jauzia txertatu zirenean, alegia.
Nolabait, arte herrikoi bakun eta gorteko dantza finen arteko elkarlotzean datza Côté Cour... Côté Jardin... muntaia.
Programa
Ikuskizuna bi zatitan desberdinduko da. Lehenengoan Kaixarranka (Lekeitioko Andreen Soka dantza); La Pamperruque (Maia-tzaren Zinta dantza); eta Oi Pello! Pello! dantzak eskainiko dira. Bigarren zatian, ordea, Brale Kontrapas (Braletik jauztiak); Gavota (Godalet dantza); Mazurka (Eaurtako neska dantza); eta Kontra Dantza (Dantza Luzea).
Beraz, ordu bat eta berrogei minututako ikuskizunak, gizon eta emakumezko berrogei dan- tzariz osatuta egongo da eta XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko 150 jantzi inguru aurkeztuko dira.
Dokumentuaren akzioak