Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mariren bidez emakumeei omenaldi bat eskainiko die ‘Memen’ dantza ikuskizunak

Dokumentuaren akzioak

Mariren bidez emakumeei omenaldi bat eskainiko die ‘Memen’ dantza ikuskizunak

Olaeta Balleta eta Oldarra Biarritz Viktoria Eugeniako taula gainean izango dira azaroaren 22an, Memen eskainiz.
Egilea
Estitxu Zabala
Komunikabidea
Donostiako Hitza
Mota
Albistea
Data
2013/11/15
Lotura
Donostiako Hitza

Memen, Mari Emakume Mitologikoa izeneko ikuskizuna eskainiko dute Bilboko Olaeta Balletak eta Oldarra Biarritzek, Viktoria Eugenia Antzokian. Datorren ostiralean, azaroak 22, izango da ikuskizunaz gozatzeko aukera, 20:00etan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Memenen aurkezpena egin dute gaur ikuskizunean parte hartuko dute hainbat kidek, eta bertan azaldu dutenez, Mariren bizitzaren kontakizunaren bidez emakumeei egindako omenaldi gisako bat da. Dagoeneko Bilbon eta Miarritzen estreinatu dute Memen, baina Donostiara etortzeko gogoa zutela aitortu dute.

Ikuskizuneko alderdi guztiak zuzenean izango direla nabarmendu du Olaeta Balleteko Jone Goirizelaiak. Izan ere, dantzariak, Kissar ensemble kamara orkestra, txalapartariak eta dja, Jon Maia eta Igor Elortza bertsolariak eta Ugaoko Sarea Abesbatza, guztiak zuzenean arituko dira. “Momenturen batean 80 lagun inguru egongo gara eszenatoki gainean”, aipatu du Goirizelaiak.

Mari izango da ikuskizuneko protagonista, pertsonaia mitologikoa, bere jaiotzatik bere heldutasunera bitarteko jarraipena egingo dute, hainbat eszeneratze eta dantzen bidez. Hala, euskal musika tradizionalaz gain, Juan Karlos Perezen abestiren bat ere erabiliko dutela jakinarazi dute.

Memen ikuskizunaren irudi bat. (Argazkia: Memen)

Memen ikuskizunaren irudi bat. (Argazkia: Memen)

Dokumentuaren akzioak