Dokumentuaren akzioak
Marijaia, fandangoa eta arin-arina
Zuzendariari gutunak
Beste hamaikatxo kontu dira aipagarri kaleko giro horretan, baina dantzaren inguruko aipamen labur pare bat egin nahi dut hemen. Bat goraipatzea zer altxor, zer oasi den Plaza Barriko erromeria! Ezin izan naiz joan Errenteriakora, han ere giro aparta egon omen da, baina benetan harritzekoa da ikustea zer jendetza dabilen Plaza Barritik eta zenbat pertsonak egiten duen Lizarrako larrain dantza, non eta Bilbon! Non dago parte-hartzearen krisia?
Eta aipatzeko beste kontua, Beti Jai Alai taldeari txalo bat fandangoa eta arin-arin dantza plazaratzeko moduarengatik. Ez duzue egiten betiko moduan, dantzari guztiak biribil bakar batean eta denak pauso berekin. Ez, hamar bat bikote ateratzen zarete, eta bakoitza bere aldetik eta modu desberdin batean egiten duzue. Arratian eta Bizkaiko beste txoko batzuetan izan diren dantza aldaeren katalagoa da hori. Hemengo bikote honek estilo telegrafikoan mugimendu gutxirekin baina oso ondo markatuak; horko bikote horrek, berriz, modu elektrikoan, oinek lurra ia ukitzen ez dutela, eta hango bikoteak eskuak elkarri lotuta. Eskerrik asko Beti Jai Alaikoei dantzan hobeto pasatzeko, dantzan hobeto jolasteko ideia berriak (zaharrak) emateagatik. Fandangoa, arin-arina eta dantza gauza biziak direla! Gora Mari jaia!
Kepa Sarasola
Donostia
Dokumentuaren akzioak