Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maria Pilar Beobide, hil ondoren ere dantzari

Dokumentuaren akzioak

Maria Pilar Beobide, hil ondoren ere dantzari

Atzo hil zen Maria Pilar Beobide, 81 urte zituela, eta gaur arratsaldean izango dira hileta elizkizunak (19:00etan).
Komunikabidea
Bbaleike
Mota
Albistea
Data
2013/03/19
Lotura
Bbaleike

Julio Beobide eskultore handiaren alaba, hainbat urtetan museoaren kudeaketaz arduratzeaz gain, euskal kulturarekiko zaletasun handia izan zuen beti. Gaztetan nazioartean ere ibili zen dantza ikuskizunekin, gaur dantza.com webgunean gogoratu dutenez. “Heriotza eta agurrak tristeak dira beti, baina ezin poz izpi txiki bat ezkutatu Maria Pilarren eskela ikusita: “Mª Pilar Beobide Arburua. Dantzaria”. Dantzari eta dantzazale batentzat epitafio ederrena. Eta gainera, ohiko foto-maton argazkiaren ordez, pospolin jantzita dantzan ageri zaigu Maria Pilar Beobide. Biba zu Maria Pilar, biba dantzaria!”.

Irakurri testu osoa: Maria Pilar Beobide, dantzaria

Dokumentuaren akzioak