Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maria Arriaga omendu dute San Lorentzo dantza taldeko kideek haren 100. urtebetetzean

Dokumentuaren akzioak

Maria Arriaga omendu dute San Lorentzo dantza taldeko kideek haren 100. urtebetetzean

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Berriz
Mota
Albistea
Data
2023/06/01
Lotura
Anboto
Maria Arriaga duela ehun urte jaio zela ospatu zuten atzo, maiatzak 31, Berrizen. San Lorentzo dantza taldeko kideen omenaldia jaso zuen Atxabal baserrian jaiotako Arriagak.

Izan ere, dantza munduari estu lotuta dago Arriaga; Alejandro Aldekoa txistulari famatu eta San Lorentzo dantza taldearen sortzailea zenaren alarguna da. Horrez gainera, German eta Jon Aldekoaren ama ere bada; aitaren lekukoa hartu zuten hau hil zenean, eta Jonek gaur egun ere jarraitzen du taldeko txistularia izaten.

Bost taldek egin zuten dantzan atzokoan, tartean, gurasoek sorturiko taldeak, Atxanitte baserrian batutakoek giro politean egin zuten ospakizuna, eta lore sorta bat ere oparitu zioten Arriagari.   

Dokumentuaren akzioak