Dokumentuaren akzioak
"Margo honen bitartez ezpata-dantzak urte osoan izango du presentzia gure kaleetan, bizirik dagoen ezpata-dantza izango da"
Errosario kalean margotu duten horma irudiaren nondik norakoak azaldu ditu Haritz dantza taldeak bere web orrian.
"Urriaren 7a data garrantzitsua izaten da dantza taldeko kideontzat, Errosarioko Amaren eguna baita, eta egun horren inguruan dantzatzen diogulako ezpata-dantza ama birjinari.
2009. urtean aurkeztu genuen lehen aldiz ezpata-dantza hau Koldo Lizarralde, Jose Inazio Sarasua, Juan Antonio Urbeltz, Jon Lizarralde eta beste hainbaten laguntzaz. Elgoibarko ezpata-dantzaren lehen zantzuak 1599an agertzen dira, Korpus egunean dantzari, danbolin eta arkabuzeroen parte-hartzea aipatzen delarik.
Oraingoan, Errosarioko Amaren irudiaren azpian dagoen pareta apaintzea bururatu zitzaigun. Horretarako, Udane Juaristi artistarekin jarri ginen harremanetan. Gure ideia zein zen aurkeztu eta primeran ulertu zuen zein zen helburua eta zein asmorekin genbiltzan. Zirriborro batzuen ostean, talde osoaren irudia margotzea erabaki genuen. Margo honen bitartez ezpata-dantzak urte osoan izango du presentzia gure kaleetan, bizirik dagoen ezpata-dantza izango da.
Mila esker Udane Juaristiri bere dedikazioagatik eta baita urtero-urtero Errosarioko ezpata-dantzako zitari hutsik egiten ez diozuenoi!"
Jatorrizko idatzia: https://dantzan.eus/kidea/haritz/errosarioko-murala
∞Lotura duten albisteak:
Dokumentuaren akzioak