Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute Euskal Herriko 45. Dantza Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute Euskal Herriko 45. Dantza Txapelketa

Gaur arratsaldean jokatu da Seguran (Gipuzkoa)
Komunikabidea
Berria
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2021/10/16
Lotura
Berria

Gaur arratsaldean jokatu da txapelketa Seguran.

Gaur arratsaldean jokatu da txapelketa Seguran. Berria

 

Maren Galvezek (Lezo, Gipuzkoa) eta Gorka Granadok (Sopela, Bizkaia) osatutako bikoteak irabazi du gaur arratsaldean Seguran jokatu den Euskal Herriko 45. Dantza Txapelketa. Irabazleek 73,50 puntu eskuratu dituzte, eta haien atzetik Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok osatutako bikotea (Bergara, Gipuzkoa) sailkatu da 72 punturekin. Hirugarrenak Katerin Artola (Oiartzun, Gipuzkoa) eta Iker Belintxon (Lezo, Gipuzkoa) izan dira.

Guztira, hamabost dantzari bikotek parte hartu dute txapelketan.

Galvezek eta Granadok txapela, lepokoa, 800 euroko saria, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa eta Aitor Ruiz de Eginoren eskultura jaso dute.

Bigarren sailkatuek, Galarragak eta Murgiondok 600 euro eta oroigarria eskuratu dituzte eta Artolak eta Belintxonek, berriz, 500 euro eta oroigarria.

Dokumentuaren akzioak