Dokumentuaren akzioak
Maren Galvez Garmendia lezoarra bigarren Euskal Herriko Dantza Txapelketan
Maren Galvez Garmendia lezoarra eta harekin bikote osatu duen Gorka Granado Terrones sopelarra bigarren sailkatu dira larunbatean jokatutako Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Saioa Galarraga Pardina eta Julen Murgiondo Izagirre bikote bergararrarentzat izan da txapela eta lepokoa; lezoarrak eta sopelarrak osatutako bikoteak, hiru puntu gutxiago jaso ditu. Bigarren postuarekin 600 euroko diru saria eta oroigarria jaso dute.
Larunbatean jokatu zuten Euskal Herriko Dantza txapelketa, 47 ekitaldia zuen. Guztira 13 bikote aritu dira lehian. Dantzari kopuruari erreparatuta, Azpeitikoak izan dira ugarienak: bost bikote aritu dira, hamar dantzari orotara. Lezoarrak ere ez dira atzean gelditu, sei dantzarik hartu dute parte txapelketa handiaren aurtengo ekitaldian.
Iker Belintxon lezoarra eta Katerin Artola Telleria oiartzuarrak osatutako bikoteak, laugarren postua egin zuen (65,50 puntu) eta Ane Jaunarena Cerejo eta Endika Osa Urkizu lezoarrek osatutako bikotea, berriz, seigarren sailkatu zen txapelketan (61,00 puntu). Ane Anuariz Etxebeste eta Mikel Esnaola Lopez, azkenik, bederatzigarren sailkatu ziren (50,00 puntu).
Dokumentuaren akzioak