Dokumentuaren akzioak
Maren Galvez eta Gorka Granado bikoteak irabazi du Euskal Jaietako dantza sueltoko txapelketa
Dantza sueltoko txapelketa egin zuten irailaren 3an, Euskal Jai egunean, eta Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi zuten lehiaketa. Donostiako Festakek Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin antolatzen du jaialdia, eta aurtengoan, hamar bikote lehiatu dira. Maren Galvez (Lezo) eta Gorka Granado (Sopela) izan ziren dantzaririk onenak epaimahaiaren ustez, eta janzkera egokienaren saria Katerin Artolak (Oiartzun) eta Iker Belintxonek (Lezo) eskuratu zuten.
Ondorengoa izan zen dantza sueltoko txapelketako sailkapena:
1. Maren Galvez (Lezo) eta Gorka Granado (Sopela)
2. Saioa Galarraga (Bergara) eta Julen Murgiondo (Bergara)
3. Katerin Artola (Oiartzun) eta Iker Belintxon (Lezo)
4. Ekain Uzkudun (Azpeitia) eta Laura Bastida (Azpeitia)
5. Alaia Amubieta (Azpeitia) eta Amets Amubieta (Azpeitia)
6. Ane Jaunarena (Lezo) eta Endika Osa (Lezo)
7. German Aranburu (Azpeitia) eta Jone Arriaran (Azpeitia)
8. Iker Zabala (Azpeitia) eta Nora Aizpuru (Azpeitia)
9. Ane Anuariz (Lezo) eta Mikel Esnaola (Lezo)
10. Mikel Artola (Usurbil) eta Beñat Olano (Gasteiz)
Dokumentuaren akzioak