Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Marcela Levi dantzari brasildarra Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Marcela Levi dantzari brasildarra Bilbon

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/03/02

Marcel Duchamp margolari eta eskultore surrealistak 1951. urtean sorturiko objektu baten oinarrituta egin du Levik Massa de sentidos koreografia. Duchampek ordezko haginak egiteko erabiltzen zen pasta bat sartu zuen bere emaztearen sexu organoetan, Levik dioenez. Pasta horrekin objektu bat sortu zuen, emakumezkoen zein gizonezkoen sexu organoen antza duena. Metafora hori erabiltzen du Levik barruan-kanpoan eta hutsik-betea erlazioak dantzaren bidez aztertzeko. Imagem lana Claudia Garcia argazkilariarekin elkarlanean eginiko pieza da, etengabe antolatzen den gorputza harrapatzeko ezintasunari buruzkoa.

 

Dantza. Massa de sentidos eta Imagem Marcela Leviren eskutik.
Non: Fundicion aretoan, Bilbon.
Noiz: Gaur, 20:30ean.

Dokumentuaren akzioak