Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maniak biluzteko koreografia

Dokumentuaren akzioak

Maniak biluzteko koreografia

'Maniatic@s' dantza ikuskizuna aurkeztuko du Organik Natalia Mongeren konpainiak gaur Leioan

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2011/03/11
Lotura
Berria

Denok ditugu maniak, batzuk txikiak eta beste batzuk larriak. Litekeena da handiez konturatzea, baina txikiak askotan oharkabean pasatzen zaizkio maniak dituenari berari. Horren eraginez, beti dugu joera pentsatzeko aldamenekoek dituztela maniak eta haienak direla itsusienak. Esaterako, batzuek egunkaria atzetik aurrera irakurtzeko mania dute. Beste batzuk ez dira gauza lasaitzeko etxeko koadroren bat okertuta dagoenean. Konpainiakoek azaltzen dutenez, badira hozkailuan sartu aurretik elikagai guztien ontziak garbitzen dituzten maniadun patologikoak ere.

Gauzak eskemen arabera izateko dugun beharra gorroto eta intolerantziaren jatorria da, haien arabera. «Gure gizarte hipokondriakoaren isla dira mania mota hauek guztiak, gero eta intoleranteagoa den gizartearena», diote sortzaileek.

Natalia Mongeren ideia da koreografia, eta berak zuzendu du Pilar Andres, Eneko Balerdi eta Fernando Barado dantzarien lana. Itziar Madariagak sortu du lanarentzako musika.

'MANIATIC#BARRA_ABILDUA#S'

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Kultur Leioan, Leioan (Bizkaia). Sarrera, 10 euro.

Dokumentuaren akzioak