Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Malandain izanen da Maitaldiaren zuzendari artistiko berria

Dokumentuaren akzioak

Malandain izanen da Maitaldiaren zuzendari artistiko berria

Azken lau urte hauetan lan horretan aritu den Filgi Claveriek irailean iragarri zuen kargutik kendu zutela

Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2008/10/10

Arduradun aldaketa horren atzean, Claverie eta Malandainen arteko harreman hoztua izan daiteke. Biak ari ziren Miarritzeko Ballet Junior konpainian. Claveriek azken hiru urteetan, konpainia horren Donostiako adarra kudeatzen zuen, eta Dantzaz Konpainia sortu zuen, Hego Euskal Herriko erakundeen diru laguntzekin. Malandain ez zen ados Claverieren erabakiarekin, eta Miarritzeko Balleta proiektutik erretiratu zen, Dantzaz Konpainia eta Claverie bakarrik utziz. Biarritze culture eta Miarritzeko Herriko Etxeak hartu bide dute kanporatzearen erabakia. Filgi Claverieren anaiak, Peiok, martxoko udal hauteskundeetan, Didier Borotraren zerrendaren aurka zerrenda bat aurkeztu izanak ere ukan dezake zer ikusia.

Dokumentuaren akzioak