Dokumentuaren akzioak
Malandain Balletak eta EOSek Parisen aurkeztuko dute 'Errauskiñe'
Ekainaren 7, 8 eta 9an Versailles Festivalean ariko dira, Josep Caballe-Domenechen zuzendaritzapean
Ez da orkestrak eta Malandainen balletak elkarrekin lan egingo duten aurreneko aldia. Duela bi urte ere, bien artean prestatutako ikuskizun bat taularatu zuten, Txaikovskiren musikan oinarrituta: Magifique. Txaikovski Suites.
Errauskiñe-k Perraulten ipuina eta Prokofieven izen bereko partitura ditu oinarri. Malandainek zuzendutako konpainiako hogei dantzarik parte hartuko dute, eta EOSek zulogunetik jarri du musika, Josep Caballe-Domenechek zuzendurik. 2005. eta 2007. urteen artean Norrkoping Symphony orkestrako zuzendari nagusi gisa gonbidatu zuten Caballe-Domenech kataluniarra, eta, gaur egun, Colorado Springseko orkestra filarmonikoko musika zuzendaria da. EOSekin lehenengoz arituko da.
Errauskiñe dantza konpainia handien errepertorioko obra ezagunenetakoa da. Prokofiev 1941ean hasi zen idazten, Romeo eta Julieta-rekin arrakasta handia izan ondoren, baina Bigarren Mundu Gerra puri-purian egonik, eta Alemania Sobiet Batasunari eraso egiten hasi zela ikusita, utzi egin zion lanari. Errauskiñe aberriaren aurkakoa zela uste zuen, eta nahiago izan zuen Gerra eta bakea Lev Tolstoiren eleberri epikoan oinarritutako operari ekin. Gerora, ordea, berriro ekin zion, eta 1945eko azaroan estreinatu zuten.
Josep Caballe-Domenech musika zuzendaria. / LUKAS BECK
Dokumentuaren akzioak