Dokumentuaren akzioak
Malandain Ballet Biarritzen entsegu publikoa Errenteria Hiria Kulturgunean
Emankizuna azaroaren 21ean izango da, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturuneko 2. solairuko entsegu gelan. Behar adina leku ez dagoenez, izena eman beharko da asistentzia konfirmatuz dantza@kukai.info helbidean.
Malandain Ballet Biarritzen ikuskizunaren aurkezpena Donostiako
 Victoria Eugenia Antzokian izango da, azaroaren 24ean eta 25ean,
 arratsaldeko 20.00etan, bi egunetan. Errenteriako entsegu publikora
 datorren ikuslegoari txartel bat banatuko zaio Donostiako emanaldirako
 sarreretan %25eko beherapena eduki dezan.
Hemen ikuskizun berriaren bideotxo bat, aurrerapen gisa.
Dokumentuaren akzioak
    
  

 
