Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Makil jolasei buruzko tailerra Soinuenean

Dokumentuaren akzioak

Makil jolasei buruzko tailerra Soinuenean

Euskal Herriko dantza tradizionalean horren ohikoak diren makil jolasak hobeto ezagutzeko aukera izango da larunbat honetan, haur eta familiei zuzendutako jardueran

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oarsoaldea
Mota
Albistea
Data
2016/02/18
Lotura
Diario Vasco

Beti merezi du Oiartzungo Ergoien auzoan kokatuta dagoen Soinueneara bisita egin eta ehunka musika-tresnaz osatutako erakusketa ezagutzeak, baina asteazkenetik larunbatera zabalik egon ohi den zentro interesgarri honek aparteko ekitaldiak ere antolatzen ditu, familia osoari zuzenduak gehienetan.

Horietako bat larunbat honetan egingo da, otsailaren 20an, arratsaldez. Herri musika tailer bat izango da, 'Makil jolasak dantzetan' gaiaren ingurukoa. Izan ere, Euskal Herriko hainbat lekutan dantzatzen diren makil jolasak erakutsiko dizkiete Soinueneara etorritako haur eta senideei Olarri dantza taldeko kideek.

Tailerra arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Artxiboko argazkian, makil dantza Elgetan.
Artxiboko argazkian, makil dantza Elgetan. / MIGURA

Dokumentuaren akzioak