Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Makil hotsa zabaldu dute

Dokumentuaren akzioak

Makil hotsa zabaldu dute

Gaurkoan, eguraldia lagun dute, eta talaiak bi taldetan banatuta ari dira herriko txokoak zeharkatzen.
Komunikabidea
Ataria
Tokia
Amezketa
Mota
Albistea
Data
2026/02/15
Lotura
Ataria

 

Atzokoan eguraldiak ez zien batere lagundu, baina gaur ederki ari dira talai dantzariak herriko baserri nahiz etxeetatik barna ibilbidea egiten. 40 lagun inguru ari dira puska biltzen, goizean goizetik, bi taldetan banatuta. Ugarte aldean bata, eta atzo igaro gabe geratu ziren herri ondoko baserrietan bestea. Baserri nahiz etxe jabe asko euren bisitaren zain zegoen, eta taldea gertu nabaritu orduko atarira atera, eta gustura hartu dituzte euren dantzak. Eguerdi aldean, bi taldeak herriko plazan elkartu dira, eta guztiek batera jarraitu dute makil-dantza eginez herrian zehar. 

Joan den urtean mende erdi bete zen talaiak berreskuratu zituztenetik, eta orduan hainbat belaunalditako dantzariak elkartu ziren. Gaurkoan, gazteak ari dira batik bat herria alaitzen. Urtero jende berria izaten dute, eta hori giro polita dutelako omen da. Ohitura galtzeko, beraz, ez dago momentuz arriskurik.

Dokumentuaren akzioak