Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

Euskal kultur erakundeak eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu zuten 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista emankizunen baloratzeko. Elkarlan horren ondorioz EKE-ko egoitzan, Uztaritzen, kontsultagarri dago funts paregabe hori.
Komunikabidea
Eke
Mota
Albistea
Data
2018/12/10
Lotura
Eke

1971tik goiti, hilabetean bi aldiz, Euskal Herriko gai guziak jorratu ditu "Euskal Herria Orai eta Gero" emankizunak: laborantza, bertsularitza, arrantza, ekonomia, modernitatea, familia, ikastolak, artea, gazteria, antzerkigintza, lizeo-kolegioak, euskal diaspora... Herriz herri, xokoz xoko, Maite Barnetche Euskal Herriko bazter guzietan kurrituko da, egiazko antropologo bat bailitzan. Haren lan eta jendetasun paregabea islatzen dira 300 emankizunetan.

Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

Mikel Erramouspe (EKE-ko lehendakaria), Xantal Barnetche (Maite Barnetcheren alaba), Hélène Bettembourg (INA), Pantxoa Etchegoin (EKE-ko zuzendaria) - Argazkia: Marion Lastiri - EKE

Egiazko altxorrak daude INA-ren jabegoan diren dokumentu horietan. EKE eta INA-ren arteko partaidetza-hitzarmenaren karietara emankizun bakoitzaren mamia laburbiltzen duen fitxa egina izan da, aldi guziz testuinguru historikoa eta etnologikoa nabarmenduz. Euskarazko laburpen bat idatzia izan da ere. Tratamendua, INA-ko dokumentazio arau zehatzetan oinarritu delarik. Kattalin Totorika-k eta Maider Bedaxagar-ek eraman dute lan xehe hori.

"Euskal Herria Orai eta Gero" (1971-1986) from Euskal kultura - Culture basque on Vimeo.

Orain, emankizun guziak Euskal kultur erakundeko Ahozko ondare kontsultagunean ikusten ahal dira, Uztaritzen, hitzordua hartuz gero (0(033)5 59 93 38 70 zenbakira deituz edo helbidera mezu bat igorriz).
Horien zerrenda www.mintzoak.eus plataforman atxeman daiteke.

Zonbeit aipamen prentsan

Gehiago jakin

 

Dokumentuaren akzioak