Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maitane Sarraldek dantza garaikidea ekarri du Gernika-Lumora

Dokumentuaren akzioak

Maitane Sarraldek dantza garaikidea ekarri du Gernika-Lumora

Egilea
Aintzina Monasterio Maguregi
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Gernika-Lumo
Mota
Albistea
Data
2022/11/01
Lotura
Busturialdeko Hitza
Desanuda ikuskizuna

MusEkintza zikloaren barruan, Maitane Sarraldek Desanuda dantza ikuskizuna eskaini zuen zapatuan (urriak 29), Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkean.

 

Marta Urcelay MusEkintzaren koordinatzaileak esan zuen “bihotza-ukitzen” duen ikuskizuna dela Desanuda: “Hunkigarria da. Ez da soilik aireko dantza edo zintzilik egiten dena. Maitane Sarralde dantzari handiak parte hartzearen zortea eduki dugu, ohorea da bera parke zoragarri honetan ikusi ahal izatea”. 

[ IKUSI ARGAZKI GALERIA ]

Leire Irazabal Euskal Herria Museoko arduradunak gogoratu bezala, “Bizkaiko Foru Aldunditik arte eszenikoak plazaratzeko, jendearengana hurbiltzeko egindako programa da” MusEkintza: “Eszenatoki modura, foru museoak eta leku bereziak erabiliko dira bigarren edizio honetan ere”. Hain zuzen ere, Euskal Herria Museoan bertan emanaldi berezia eskainiko dute ekainaren 10ean; dantzak eta eskulturak bat egingo dute. Kandelak Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarrak Jose Pablo Arriaga artista markina-xemeindarrak sortutako lana da. “Arriaga artista miresgarria da, eta Etxaburu ere dantzari handia da, asko transmititzen duena”, azaldu du kultur zikloaren koordinatzaileak.

Hala ere, horren aurretik, urtarrilaren 28an, Bermeoko Arrantzaleen Museoan izango dute hitzordua; Elisabeth Perezen Memoria de un Pez Bueno album ilustratuan oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute, Bilboko Txistu Bandak arreta handiz aukeratutako doinuekin batera. Eta aurten, lehenengoz, Santimamiñen (Kortezubi) ere geldialdia egingo du MusEkintzak. Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua izango da bertan, ekainaren 24an. 

Dokumentuaren akzioak